lunes, 11 de octubre de 2010

CARLOS FERNANDEZ LIRIAREN ELKARRIZKETA


http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html


Elkarrizketa honetan Carlos Fernandez Liriak Hegoameriketako egoerari buruz hitz egiten du, besteak beste kolonizazio, neokolonizazioa eta gaur egun bizi duen egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertzen ditu. Elkarrizketa honetan hainbat dira jorratzen diren gaiak, Europako komunikabideen desinformazio eta burla, arrazismoa, etab.

Bideoaren egiturari dagokionez denbora osoan argia ezkerraldetik eta atzekaldetik dugu. Aukera hau egokia iruditzen zait, izan ere distirak eta itzalak ekiditzen baitira. Argia ia elkarrizketa osoan erabat naturala da. Momentu oro elkarrizketatuaren plano ertaina ikusten dugu, gizona jesarrita agertzen da, beraz kamerak gerritik gora grabatzen du.

Hartutako sekuentziak lotzeko metodo ezberdinak ikusten dira. Sekuentzien tartean fundido beltzak,irrati saio bat, bideoak edota irudiak sartzea. Irudiak erabiltzen direnean bi motatako audioa entzuten da, alde batetik Fernandez Liriaren azalpenak eta bestetik musika. 08'51'' momentuan sekuentzien arteko lotura desegokia agertzen da.

Bideoan guztian zehar antzeman dezakegu kamera eskumaldera mugitu egiten dela, beti ere mugimendu motelak direlarik. Halaber, irakaslea mugitu eta gorputz-jarrera aldatzen duen bakoitzean kamerak enfoke berria bilatzen du.
Elkarrizketa nahiko luzea denez, astunegia ez suertatzeko irudiak eta bideoak sartzeaz gain, zooma erabiltzen da plano ezberdinak lortzeko.

Testu hasieran aipatu dudan bezala ia elkarrizketa guztian argi bera mantentzen da, atzetik eta ezkerraldetik datorkiona. Baina 26.minutuan aldeketa bat somatzen da, ezkerraldetik datorkion argi artifiziala alegia.

Aipatzekoa da bideoan zehar Carlos Fernandez Liriak ez diola kamerari zuzenean begiratzen. Hau da, gehienetan begirada galdua dauka gelan zehar eta noizean behin bere aurrealdean dauden elkarrizketatzaile eta kamera teknikariari begiratzen die.
Arreta deitu didan beste gauza bat izan da hasieran geldi dagoela eta 5 minutu pasa ondoren keinuak erabiltzen dituela bere azalpena emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario