jueves, 23 de diciembre de 2010

GONZALO MARTINEN HITZALDIA

Joan den abenduak 14ean, Leioako unibertsitatean, Gonzalo Martinek, ikus-entzunezkoetan aditua dena, Web TVri buruz hitzaldi bat eman zuen. Honetan Martinek Interneteko telebistaren ugaritasunaz eta betiko telebistaren urritasunaz hitz egin zuen.

Martinek Web Tv-a etorkizuneko komunikabidea izango dela ondorioztatu zuen. Ondorio honetara heltzeko makina argumentu eman zituen. Interneteko, Web Tv, eskaintza telebistakoa baino zabalagoa dela eta pertsonalizatuagoa, bakoitzak gustoko duena ikusten duelako, esate baterako.

Beraz, Web Tvren bidez edukiak eraldatzen dira komunikabide berritatik kontatu ahal izateko, baina ikuslen parte hartzea oso garrantzitsua da. Komunikabide berri honetan ikusleak direlako edukiak aukeratzen dituztenak.

RADIO Y TV: Ni siquiera una fuente por pieza

Madrilgo Camilo Jose Cela Unibertsitatean egindako ikerketa honetan esaten da Espainiako Telebistek eta Irratiko kateek informazioa ez dutela kontrastatzen. Komunikabideek gehienetan informazioa deklarazio edo agerraldi publikoetatik jasotzen dute. Hau da, Iturriek euren interesentzako ona den informazioa ematen dute.

Beraz, komunikabide hauetatik jasotzen dugun informazioa norbaiten onura bilatzen du eta hedabideek ez dute jasotako kontrastatzen guri egia helarazteko.

INTERNETEKO TELEBISTA



Edorta Arana mintegian
Joan den abenduak 14ean Leioako unibertsitatean Interneteko telebistei buruz hitzaldi bat eman zen. WEB TV mintegian gaiko bederatzi espezialista egon ziren, hauen artean Iñako Gurrutxaga, eitb.comeko arduraduna dena.

Zortzi orduko mintegi honetan ikus-entzunezko produktu berriak aztertu ziren eta hitzaldira joandako 80 pertsonek parte hartzeko aukera izan zuten.

PERURENA MANU A MANU PROGRAMAN


Gaurkoan Manu Redondok, bere programan, Iñaki Perurenari egindako elkarrizketa bat aztertuko dut. Elkarrizketa honen bitartez kazetariak euskal selekzioaren gatazkari buruzko harri jasotzailearen iritzi bat bilatzen du, baina ez du bere helburua lortzen. Hori gertatzen zaio, bere lana ez duelako prestatu, ez delako gaiari buruz informatu ... eta horren ondorioz, bideoan zehar elkarrizketatzeile eta kazetari txar baten moduan geratzen da. Elkarrizketa bat egiten duzunean, elkarrizketatuaren erantzunak susmatu behar dituzuelako eta hauen arabera galderekin gidoi edo bide bat prestatu zure helburua lortzeko. Honetan bilbovisioneko aurkezleak guztiz kontrakoa lortu du. Nafarroaren historiari buruz ezer ez jakitearen ondorioz ez du Perurenaren konfidantza lortu eta ikuslearen begietan txarto geratzeaz gain Iñaki Perurena haserretuta bukatu du.

Beraz, elkarrizketa bat egin baino lehen lehenik eta behin gaiaz informatu eta interesatu behar gara eta ostean galderekin gida bat egin, elkarrizketatuaren konfidantza lortzeko eta lortu nahi dugun erantzuna jasotzeko. 

IÑAKI SAGREDOREKIN ELKARRIZKETA


Bideo honetan Iñaki Sagredok Nafarroako Erresuman lurrak administratzeko eta kontrolatzeko moduaz hitz egiten du. Garai hartan, Nafarroak administrazio hori tenenteen bitartez egiten zuen, hau da, erregeak bere erresuma funtzionarien bidez kontrolatzen zuen.

Tenentea izateko baldintza garramtzitsu bat bete behar zen, administratzen ari zituen lurrekoa ez izatea, hots, eskualde horretan jaio ez izatea. Postu hori izatea ez du esan nahi kontrolatzen ari zituzten lurrak lortzea edo bereganatzea. Tenenteek lurra hori era ekonomiko, militar eta politiko batean kontrolatzen zuten, baina ez ziren inoiz lurra horien jabeak izango, Espainian gertatzen zen moduan. Jabetasun nahi horiek ez emateko bost urtero lurraldez aldatzen zuten tenenteek.

RED NEUTRAL


Senatuak sarea neutraltasunean oinarritzea nahi du eta horregatik Espainiako alderdi politiko guztiak neutraltasunaren alde egin dute. Beraz, neutraltasunaren proiektua aurrera jarraituko du.

Antonio Delgado eta Manuel Contreras sortutako Wikia sarean neutraltasuna egotea bilatzen du. Proiektu honek sareko neutraltasunari buruz informatuko du. Horrezgain, edonork idatzi dezake neutraltasunari buruz web orri honetan. Momentuz, wikia proba bat da, lan talde bat osatu arte. Talde horren parte izan nahi duen guztiek Delgadorekin kontaktuan jarri behar dira twitterren bitartez.

GAZTELUGATXE

viernes, 17 de diciembre de 2010

YOUTUBE PROSUMERRENTZAKO DA?

Berez Youtube prosumerrentzat eginda dago, baina betiko enpresek eta telebistako edukiek ere youtuben daude eta arrakasta handia lortzen dute. Youtubeko eslogana esaten duen bezala "Broadcast yourself", hau da, zure lanak hedatu.

Beraz, prosumerrentzako pentsatuta dago eta hauek euren lanak Interneten jartzeko dago, baina hedabide eta enpresa boteretsuek erraminta honetaz baliatzen dira arrakasta, ondasuna eta jarraitzaile gehiago izateko.

lunes, 6 de diciembre de 2010

JANE HARTEN ZERRENDA



Bideo honetan Jane Harten zerrenda aurkezteaz gain, youtuberen erabilgarritasunaz hitz egiten dut.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere



Gaur aztertuko dudan bideoa, Ameriketako Estatu Batuetako teleberri baten zati batekoa da. Honetan hainbat akats daude. Hasieran artz bat kaletik solte dabilela kontatzen dute eta Laura Kerrigan, woodacreko herritar bat, azaltzen denean, hasieran, ez dugu berak esandakoa entzuten. Ostean Keith Collins, kazetari bat, ateratzen da eta hitz egin baino lehen bere imagina kentzen dute grafiko batzuk sartzeko, bigarren akatsa. Ez dauka zentzu handirik kazetari honen irudia ateratzea momentu horretan hitz egingo ez badu. Keith bigarren aldiz ateratzen denean, nire ustez, berbetan azkarregi hasten da, bere irudia ikusi baino lehen bere ahotsa ikusten baitugu. 

Irudiei dagokienez, oso onak iruditzen zaizkit. Ikuspuntu ezberdinetatik hartutak daudelako eta plano ezberdinak erabiltzen dituztelako. Beste aldetik, errotulazio eta efektu onak eta erakargarriak erabiltzen dituzte.

OHARRA:

Azkeneko erretulazioa ez dauka gaiarekin erlazio handirik.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Mikel Aiestaran Gerra berriemaileen lana



Bideoa Mikel Aiestaranek EHUko ikasle batzuei emandako hiztaldi bat ikusten da. Hasieran bere burua aurkezten du eta honen ostean bere ibilbide profesionala kontatzen die.

Aiestaranek EITB eta Vocento talderako lan egiten du. 2005. urtetik hasi zen hauentzako ekialde hurbilean berriemaile moduan lan egiten. Nahiz eta, enpresa hauentzako lan egin kazetariak esaten du "freelance" dela, hots, bera autonomoa dela eta lana bere kabuz egiten duela.

Ekialde hurbilean egindako lanari dagokionez, burua salbu edukiteko konfidantzazko sare bat behar dela esaten du. Hau da, hizkuntz askoren nahasketa dagoenez han itzultzaile batekin egiten du lan eta gidari bat ere kontratatzen du handik seguru bidaiatzeko. Horrez gain, aseguru etxeen seguru bat lortzeko turista bezala ea ez berriemaile bezala doa, baina hemengo aseguru etxeek ez diotenez aseguratzen AEBkoekin lan egiten du.Honen ostean material nahikoa eramatea oso garrantzitsua dela esaten du; adibidez, bi kamera eramatea. Mikel Aiestaranek bost urte darama han eta berarentzat gustagarriagoa da hango lana erredakzio batekoa baino.

Solasaldiaren hurrengo partean, berriemaileak bere lan asko erakutsi eta ikasleekin batera hauetaz hitzegin dute.
Aiestaran tropa militarrekin

Oharrak:
Aiestaranek ikasleengan tratu oso hurbila eta lagunartekoa izan du.
Horren ondorioz, ikasleek galderak egin dituzte hitzaldia entzuten zuten bitartean.

Seasons - The Collective



Seasons - The Collective arriskuko kirol mota baten dokumentala da, mountain bikekoa hain zuzen ere. Bideo hasieran txirrindulari profesional haun aurkespen txiki bat egiten da. Momentu honetan, profesional bakoitzeko elkarrizketa txiki bat eta bideo labur batzuk, non eurek egindakoak agertzen diren. Hau guztia musika lasai batekin aurkezten da.

Ostean, musika aldatu egiten da eta biziago den bat erabiltzen dute. Honekin batera txirrindulariek egindako trikimailu arriskutsuen bideoak jartzen dituzte. Bitartean kirol marken publizitatea jartzen dute.

Erabilitako planoei dagokionez, mota guztietako planoak erabiltzen dituzte eta oso onak dira. Paisai eta ekintza ikusgarriak filmatzen dituztelako.

Zer da xehetasun planoa?

Planoa filme baten unitate edo zatirik txikiena da. Gaur xehetasun planoa zer den azalduko dizuet.

Xehetasun planoan objetu edo pertsonaren zati bat ateratzen da. Plano mota hau ohargabean dagoen elementu edo xehetasun arreta jartzen du, ikuslearen interesa piztuz.

Athletic Clubeko Marcako albisteak

Oraindik aurrera, nire blogeko eskumaldean Marca egunkari elektronikoan Athletic Clubari buruz idatzitako azken bost albisteak edukiko dituzue.Hau posiblea izan da Marcako RSS infojarioa erabili dudalako.
Web orrialde hau RSS infojarioa da, Marca egunkarian Athletico albisteak ateratzen direlako, baina momentu oro berrizten delako da RSS infojaria. Hots, talde bizkaitarrari buruz sarrera berri bat egiten badute Marcako egunkari digitalean web orri hau berrizten da eta albiste berri hau lehenengo jartzen da, hau da, web orri honetan albisteak berrienetik zaharretara sailkatuta daude.

Hemen Marca egunkari digitaleko Athleticeko RSSaren lotura:

viernes, 22 de octubre de 2010

EUSKAL HERRIKO NOTIZIA BITXIAK


http://www.ivoox.com/euskal-herriko-notizia-bitxiak_sb.html?sb=euskal+herriko+notizia+bitxiak

Goiko loturan klikatuz, Iñaki Egañak idatzitako liburuaren pasarteei buruzko podcastak entzun ahal dituzu.
Klikatu ezazu eta bozkatu zein den onena eskumako inkestan.

viernes, 15 de octubre de 2010

GORKA PALAZIOREN HITZALDIA

Lehenik eta behin esan beharra dago gaurko "klasea" ordu bat beranduago hasi dela eta traba asko izan ditugula jarraitzeko.

Ordua alde batera utzita, arazo handienak hiru izan dira: Kanala ehu-koa izan beharrean palazio-koa izan da (gertaera hau nahastu egin gaitu), hitzaldia berandu hasi denez arinegi joan zara (beraz, nahiko zaila izan da ulertzea eta gaiaren haria ez galtzea) eta bideoa hitzaldi erdian geratu egin da.

Hitzaldiari dagokionez, Koldoren, Galiziako unibertsitateko irakasle ohia, agurrarekin hasi zara. Horren ostean jorratu dituzun gainen zerrenda eman duzu. Hauek izan dira nik jasotakoak: unibertsitatea, unibertsitate hobetua, web 2.0 eta second life. Azkenengo honetan, arinegi joan zara. Hortik aurrera gainontzekoa ez da gehiegi ulertu, azkarregi joan zarelako eta hainbat kontzeptu berriez hitz egin duzulako.

Gaien zerrenda ondoren, Benjamin Franklin-en esaldi bat gogoratu duzu: "Háblame y quizás lo olvide. Enséñame y quizás recuerde. Particípame y aprenderé". Esaldi hau unibertsitate hobetuarekin erlazionatu duzu, non zure ustez, "konektibitatea izan behar da tresna nagusia". Beraz, unibertsitate hobetuetan, hots, zerbitzuen unibertsitateetan, arbelak eta transparentziak alde batera utzi behar dira ordenagailuak, kanioiak eta Internet erabiltzeko.
Unibertsitate hobetuen gaiarekin jarraituz, erronka egin diezu unibertsitate guztiei, esanez, "ea zein ausartzen den ordu bateko klase guztiak grabatzen eta gordetzen". Gero unibertsitateko sare sozial publikoetan eskegiko dira.

Beraz, unibertsitateak hobetzeko pasa-hitzik gabeko baliabide digitalak eta ikus-entzunezkoa beharrezkoak dira.

DATUA: Epe laburrean, Z bytes-ak izango dira informatikaren neurri nagusia edo estandarra. Z byets bat, mila milioi Tera bytes dira.

lunes, 11 de octubre de 2010

CARLOS FERNANDEZ LIRIAREN ELKARRIZKETA


http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html


Elkarrizketa honetan Carlos Fernandez Liriak Hegoameriketako egoerari buruz hitz egiten du, besteak beste kolonizazio, neokolonizazioa eta gaur egun bizi duen egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertzen ditu. Elkarrizketa honetan hainbat dira jorratzen diren gaiak, Europako komunikabideen desinformazio eta burla, arrazismoa, etab.

Bideoaren egiturari dagokionez denbora osoan argia ezkerraldetik eta atzekaldetik dugu. Aukera hau egokia iruditzen zait, izan ere distirak eta itzalak ekiditzen baitira. Argia ia elkarrizketa osoan erabat naturala da. Momentu oro elkarrizketatuaren plano ertaina ikusten dugu, gizona jesarrita agertzen da, beraz kamerak gerritik gora grabatzen du.

Hartutako sekuentziak lotzeko metodo ezberdinak ikusten dira. Sekuentzien tartean fundido beltzak,irrati saio bat, bideoak edota irudiak sartzea. Irudiak erabiltzen direnean bi motatako audioa entzuten da, alde batetik Fernandez Liriaren azalpenak eta bestetik musika. 08'51'' momentuan sekuentzien arteko lotura desegokia agertzen da.

Bideoan guztian zehar antzeman dezakegu kamera eskumaldera mugitu egiten dela, beti ere mugimendu motelak direlarik. Halaber, irakaslea mugitu eta gorputz-jarrera aldatzen duen bakoitzean kamerak enfoke berria bilatzen du.
Elkarrizketa nahiko luzea denez, astunegia ez suertatzeko irudiak eta bideoak sartzeaz gain, zooma erabiltzen da plano ezberdinak lortzeko.

Testu hasieran aipatu dudan bezala ia elkarrizketa guztian argi bera mantentzen da, atzetik eta ezkerraldetik datorkiona. Baina 26.minutuan aldeketa bat somatzen da, ezkerraldetik datorkion argi artifiziala alegia.

Aipatzekoa da bideoan zehar Carlos Fernandez Liriak ez diola kamerari zuzenean begiratzen. Hau da, gehienetan begirada galdua dauka gelan zehar eta noizean behin bere aurrealdean dauden elkarrizketatzaile eta kamera teknikariari begiratzen die.
Arreta deitu didan beste gauza bat izan da hasieran geldi dagoela eta 5 minutu pasa ondoren keinuak erabiltzen dituela bere azalpena emateko.

viernes, 1 de octubre de 2010

KOMUNIKABIDEEN BOTEREA



Gaur egungo gizartean, komunikabideek eta boterea esanahi berbera dute. Hauek, mundua eta pertsonen bizitza gidatzeko zein bideratzeko erabiltzen direnak, gutxi batzuen menpe daude. Pertsona boteretsu hauek, euren helburuak lortzeko, telebistaren bitartez bizitza modu bat saltzen digute, non garrantzitsuena entretenimendua, moda, estereotipoak,... diren. Guk bizitza tankera hau nahi gabe irensten dugu eta boteretsuen txontxongiloak bihurtzen gara. Era horretan, gure arreta beraiek nahi dituzten gauzetan finkatzen dugu eta gure ezagutza telebistatik jasotako informaziora mugatuz doa.