miércoles, 27 de octubre de 2010

ZEIN DA PODCAST ONENA?

Dennis Sorondo: http://www.ivoox.com/sorginak-dennis-sorondo-audios-mp3_rf_400458_1.html
Mikel Manterola: http://www.ivoox.com/neandertalak-mikel-manterola-audios-mp3_rf_400520_1.html
Nerea Trigo: http://www.ivoox.com/titanic-nerea-trigo-audios-mp3_rf_400471_1.html
Ander Moron: http://www.ivoox.com/etnia-arazoak-ander-moron-audios-mp3_rf_400466_1.html
Naomi Mendizabal: http://www.ivoox.com/juan-sebastian-elkano-naomi-mendizabal-audios-mp3_rf_400483_1.html

viernes, 22 de octubre de 2010

EUSKAL HERRIKO NOTIZIA BITXIAK


http://www.ivoox.com/euskal-herriko-notizia-bitxiak_sb.html?sb=euskal+herriko+notizia+bitxiak

Goiko loturan klikatuz, Iñaki Egañak idatzitako liburuaren pasarteei buruzko podcastak entzun ahal dituzu.
Klikatu ezazu eta bozkatu zein den onena eskumako inkestan.

viernes, 15 de octubre de 2010

GORKA PALAZIOREN HITZALDIA

Lehenik eta behin esan beharra dago gaurko "klasea" ordu bat beranduago hasi dela eta traba asko izan ditugula jarraitzeko.

Ordua alde batera utzita, arazo handienak hiru izan dira: Kanala ehu-koa izan beharrean palazio-koa izan da (gertaera hau nahastu egin gaitu), hitzaldia berandu hasi denez arinegi joan zara (beraz, nahiko zaila izan da ulertzea eta gaiaren haria ez galtzea) eta bideoa hitzaldi erdian geratu egin da.

Hitzaldiari dagokionez, Koldoren, Galiziako unibertsitateko irakasle ohia, agurrarekin hasi zara. Horren ostean jorratu dituzun gainen zerrenda eman duzu. Hauek izan dira nik jasotakoak: unibertsitatea, unibertsitate hobetua, web 2.0 eta second life. Azkenengo honetan, arinegi joan zara. Hortik aurrera gainontzekoa ez da gehiegi ulertu, azkarregi joan zarelako eta hainbat kontzeptu berriez hitz egin duzulako.

Gaien zerrenda ondoren, Benjamin Franklin-en esaldi bat gogoratu duzu: "Háblame y quizás lo olvide. Enséñame y quizás recuerde. Particípame y aprenderé". Esaldi hau unibertsitate hobetuarekin erlazionatu duzu, non zure ustez, "konektibitatea izan behar da tresna nagusia". Beraz, unibertsitate hobetuetan, hots, zerbitzuen unibertsitateetan, arbelak eta transparentziak alde batera utzi behar dira ordenagailuak, kanioiak eta Internet erabiltzeko.
Unibertsitate hobetuen gaiarekin jarraituz, erronka egin diezu unibertsitate guztiei, esanez, "ea zein ausartzen den ordu bateko klase guztiak grabatzen eta gordetzen". Gero unibertsitateko sare sozial publikoetan eskegiko dira.

Beraz, unibertsitateak hobetzeko pasa-hitzik gabeko baliabide digitalak eta ikus-entzunezkoa beharrezkoak dira.

DATUA: Epe laburrean, Z bytes-ak izango dira informatikaren neurri nagusia edo estandarra. Z byets bat, mila milioi Tera bytes dira.

lunes, 11 de octubre de 2010

CARLOS FERNANDEZ LIRIAREN ELKARRIZKETA


http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html


Elkarrizketa honetan Carlos Fernandez Liriak Hegoameriketako egoerari buruz hitz egiten du, besteak beste kolonizazio, neokolonizazioa eta gaur egun bizi duen egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertzen ditu. Elkarrizketa honetan hainbat dira jorratzen diren gaiak, Europako komunikabideen desinformazio eta burla, arrazismoa, etab.

Bideoaren egiturari dagokionez denbora osoan argia ezkerraldetik eta atzekaldetik dugu. Aukera hau egokia iruditzen zait, izan ere distirak eta itzalak ekiditzen baitira. Argia ia elkarrizketa osoan erabat naturala da. Momentu oro elkarrizketatuaren plano ertaina ikusten dugu, gizona jesarrita agertzen da, beraz kamerak gerritik gora grabatzen du.

Hartutako sekuentziak lotzeko metodo ezberdinak ikusten dira. Sekuentzien tartean fundido beltzak,irrati saio bat, bideoak edota irudiak sartzea. Irudiak erabiltzen direnean bi motatako audioa entzuten da, alde batetik Fernandez Liriaren azalpenak eta bestetik musika. 08'51'' momentuan sekuentzien arteko lotura desegokia agertzen da.

Bideoan guztian zehar antzeman dezakegu kamera eskumaldera mugitu egiten dela, beti ere mugimendu motelak direlarik. Halaber, irakaslea mugitu eta gorputz-jarrera aldatzen duen bakoitzean kamerak enfoke berria bilatzen du.
Elkarrizketa nahiko luzea denez, astunegia ez suertatzeko irudiak eta bideoak sartzeaz gain, zooma erabiltzen da plano ezberdinak lortzeko.

Testu hasieran aipatu dudan bezala ia elkarrizketa guztian argi bera mantentzen da, atzetik eta ezkerraldetik datorkiona. Baina 26.minutuan aldeketa bat somatzen da, ezkerraldetik datorkion argi artifiziala alegia.

Aipatzekoa da bideoan zehar Carlos Fernandez Liriak ez diola kamerari zuzenean begiratzen. Hau da, gehienetan begirada galdua dauka gelan zehar eta noizean behin bere aurrealdean dauden elkarrizketatzaile eta kamera teknikariari begiratzen die.
Arreta deitu didan beste gauza bat izan da hasieran geldi dagoela eta 5 minutu pasa ondoren keinuak erabiltzen dituela bere azalpena emateko.

viernes, 1 de octubre de 2010

KOMUNIKABIDEEN BOTEREA



Gaur egungo gizartean, komunikabideek eta boterea esanahi berbera dute. Hauek, mundua eta pertsonen bizitza gidatzeko zein bideratzeko erabiltzen direnak, gutxi batzuen menpe daude. Pertsona boteretsu hauek, euren helburuak lortzeko, telebistaren bitartez bizitza modu bat saltzen digute, non garrantzitsuena entretenimendua, moda, estereotipoak,... diren. Guk bizitza tankera hau nahi gabe irensten dugu eta boteretsuen txontxongiloak bihurtzen gara. Era horretan, gure arreta beraiek nahi dituzten gauzetan finkatzen dugu eta gure ezagutza telebistatik jasotako informaziora mugatuz doa.